XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ideia horiek, lehentxeago ala geroxeago, ia berdin-berdin aurkitzen direla inguruetako herri literaturen hastapenetan, ikusita daukagunez.

Donibane Lohitzuneko taldea propio eta kontzienteki euskaltzale genuela orobat, apenas egon daiteke dudarik.

Literaturaren historizale guztiek adierazten digutena da.

Argi eta garbi utzi nahi genuke hori halere.

Garai hartarako bere esanahi berezia du horrek.

Gure artean Aita Villasante dugu, zalantza gabe, talde hura aztertu duenena.

Hara zer dioen:

Garai hartako euskal liburuak ikertuz, laster ohartzen gara gauza batez: Sarako erretorearen inguruan bazela adiskide moltzo bat: apaiz, praile, midiku, ta abar, eta zorionez hoiek, elkarri gogoa berotuz eta elkar bultzatuz, sortu zuten euskal literaturaren mobimendua, Euskal Herriko beste eskualdeetan lo zeuden bitartean.

Euskaltzale talde hura nork osatzen zuen, oker egiteko peril handirik gabe asma dezakegu, garai hartako euskal liburuetan ageri diren izenak ikusiz: Klaberia, Hirigoiti, Materre, Gillentena, Axular, Etxeberri Ziburuko, Haranburu, Argaignarats, t.a.

Gizon ikasiak eta eskolatuak zirela laguntalde hartakoak esan beharrik ez dago.

Nolanahi ere, XVII. mendeko lagunarte honek halako giro bat sortu izan zuen euskararen alde.

Tarteka uneak utziz aldatu dizut pasarte hau hona, guri interesatzen zaiguna hautatuz.

Ikus Villasanteren Axular liburuan - JAKIN 1972 - kapitulu guztia, Sara-Donibaneko giroa.

Donibaneko taldeak, lehenengo, taldean lan egiten zuen.

Eta zintasunez lan egiten zuen.

Euskararen arazo inportanteenak ordurako ikusirik eta planteaturik zeuzkatela, ikusten dugu: literatura falta, prestigio falta, nola sortu euskara literarioa, ortografia, euskalkiak eta euskara batua, nola jokatu itzulpenetan, eta abar.

Taldean ariz, euskara literario aski homogeno eta batua lortu zuten, lortu ere.

Horrek denak euskaltzale kontzientzia oso desarroilatua erakusten du.